Ekainaren 14an, heldu den igandean, Behaskaneko aintziratik abiatuz lasterketa eta ibilaldi zenbait antolatuak izanen dira Amikuzen. Izen ematea goizeko 9etan eginen da.
Korrikleta da lehen ekitaldia. Bigarren aldikoz antolatua da. Lau lasterraldi mota badira oinez edo txirrinduaz.
Bigarren ekitaldia berriz, Ibilaldi-Kalakariak. Bi txanda izanen dira. Lehena, 8etan abiatzen da aintziratik, lau orenekoa. Bigarrena 9:30ean. Biak eguerdirako bitartekoak
Amikuzeko ikastolak eta Zabalik elkarteak antolaturiko ibilaldi hauen helburua gustura ibiltzea da, hots, Amikuzeko txokoak ezagutzea, ondokoarekin solasean aritzea, mihia euskaraz trebatzeko.
Lasterketa eta ibilaldi guziak Aintzirako Ttattolan bururatzen dira. Eguerdi aldean solasaldiek segitzen dute aperitifaren inguruan.
Xehetasun gehiago nahi duenak hementxe.