Hastear da 22. Korrika, urtebete beranduago baina inoiz baino indartsuago. ARGIAk ere aurten jarraipen berezia egingo dio, eta Leire Artola kazetaria hamaika egunez Korrikarekin batera joango da. Egunero topatuko dituzue gertutik kontatutako azken berriak, argia.eus-en eta sare sozialetan. Gainera, hitzetik ekintzarako jauzia eman dutenen bizipenak ezagutuko ditugu.
ARGIAko lantaldeak gogoz ekingo dio aurtengo Korrikari, eta martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean jarraipen berezia egingo dio. Gainera, 22. Korrikako HitzEkin leloa oinarri hartuta, hitzetik ekintzarako jauzia eman dutenen ahotsak ekarriko ditugu gurera egunez egun. Historia eta protagonista batzuk ezagun egingo zaizkizue, besteak agian ez, baina guzti-guztiek izan dute garrantzia Euskal Herria euskalduntzeko bidean, modu batera edo bestera. Guztiek ekin dute, urratsa eman; euskararen alde egotetik, euskaraz egiteko borroka egin dute.
Adi egon, Argiazale, eta ez galdu berririk!
Hemen topatuko duzue informazio gehiago: Korrika. Baita Instagram, Facebook eta Twitterren ere.