argia.eus
INPRIMATU
Korrikaren ardura utzi du Edurne Brouardek
  • Azken sei ekitaldiak zuzendu ostean, Edurne Brouardek Korrikako arduradun nagusi izateari utziko dio, AEK-k ohar baten bitartez adierazi duenez. Euskaltegiaren Arabako ordezkari nagusi den Asier Amondo laudiarrak hartuko du kargua.

Lander Arretxea @larretxea 2013ko uztailaren 02a
Edurne Brouard eskubian, lekukoa eskuan duela, aurtengo Korrikan (Argazkia: Gaizka Iroz)

Pasa den ostegunean hartu zuten erabakia, AEKren batzar nazionalean. Sei ekitalditan arduradun nagusia izateaz gain, 1982an ospatu zen bigarren ekitalditik antolakuntza lan-taldean aritu da Brouard. Hemendik aurrera ere AEKn jarraituko du, beste zeregin batzuetan.

Aurtengo martxoan egin da Korrikako 18. edizioa, beraz, 2015ean izango da hurrengoa.