23.000 euroko bekarekin sarituko ditu lanak Korrikak, bi urtean behin. 2020ko urria eta 2021eko urtarrila artean aurkeztu ahalko dira sorkuntza lanak.
AEK-k euskarazko sormen lanak sarituko ditu Korrika kulturalaren bitartez. Bi urtean behin beka deialdia egingo da, lan irabazlea 23.000 eurorekin sarituz. Baldintza: lanak agertokian edo plazan aurkezteko modukoak izatea.
Era guztietako disziplinei irekita dago beka deialdia, eta saria lortu ahalko dute disziplina bat baino gehiago edo bakarra barne biltzen duten lanek. Lanak 2020ko urria eta 2021eko urtarrila bitartean aurkeztu beharko dira, eta 23. Korrika kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da lan irabazlea, 2022ko azarotik 2023ko apirilera. Asmoa da 23. ediziotik aurrerako edizioetan sormen lan bat saritzea.
Lanak beka deialdira aurkezteko baldintzak Korrikaren webgunean daude eskuragarri. Aiora Mujikak bekari buruzko azalpenak eman ditu bideo bidez: