argia.eus
INPRIMATU
Korrika herri bakoitzetik noiz pasatuko den ikusgai jarri du AEK-k
  • 22. Korrika Amurrion hasiko da martxoaren 31n, 16:30ean, eta Donostian amaitu, apirilaren 10ean. Guztira 2.180 kilometroko ibilbidea egingo du lekukoak, mezu sekretuarekin. Aplikazio baten bidez uneoro Korrika non dagoen jakiteko aukera egongo da.

Leire Artola Arin 2022ko urtarrilaren 19a

AEK-k ikusgai jarri du Korrikak 2022an egingo duen ibilbidea, eta hemen kontsultatu daiteke herri bakoitzetik zein egun eta ordutan igaroko den. ‘HitzEkin’ leloa eramango dute Amurriotik Donostiaraino, martxoaren 31n hasi eta apirilaren 10era arte.

Antolatzaileek xehetasunak eman dituzte, eta jakinarazi dute aurten Korrika aplikazioaren bitartez jakin ahalko dela une bakoitzean non dagoen. Hiriburuetara ondoko data eta orduetan ailegatzea aurreikusi dute: apirilaren 1eko 17:00etan Gasteizera, apirilaren 2ko 9:00ak aldera Iruñera, apirilaren 4ko 17:00etan Donibane Garazira, 21:30ean Maulera, apirilaren 6ko 19:30ean Bilbora, apirilaren 9ko 17:30ean Baionara, eta, azkenik, apirilaren 10eko 12:30ean amaituko da Donostian. Bertan ekitaldia egingo dute eta mezu sekretua irakurriko da, urtero bezala.

AEK-k jakinarazi du otsailaren 1ean zabalduko dela kilometroak erreserbatzeko aukera.