argia.eus
INPRIMATU
Koronabirusari aurre egiteko materiala bidaltzen hasi dira Kios irlako errefuxiatuen kanpalekura
  • Moria edo Vial moduko errefuxiatuen kanpalekuetan, pilatuta bizi da jendea eta pandemia egoera honetan, migratzaileak bertatik atera ditzatela eta legeak dioena errespetatuz behar bezala artatu ditzatela eskatu dute. Baina halakorik egiten ez denez, maskarak eta bestelako materiala bidaltzen hasi dira errefuxiatuei.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 02a

Zehazki, Kios uhartean dagoen Vial kanpalekurako biltzen ari dira materiala Itsas Laguntza Humanitarioa eta Wir Packen’s an elkarteak. Kanpaleku horretan, 4.944 lagun bizi dira, 1.050entzako espazio batean. Oraindik ez dute Covid-19 kasurik baieztatu, baina 30 pertsona baino gehiago daude susmopean, Naiz-en jaso dutenez.

Crowdfunding bidez ari dira dirua biltzen eta jada 400 maskara berrerabilgarri, maskara gehiago egiteko materiala, hidroalkohola egiteko glizerina eta beste hainbat gauza bidali dute. Horrez gain, diruaren zati bat tokiko osasun langileak kontratatzeko erabili nahi dute, errefuxiatuak artatu ditzaten.

Proiektuan lagundu nahi duenak, Fiare banku etikoaren honako kontuan egin dezake ekarpen ekonomikoa: ES41 1550 0001 2600 0914 3728.