23 preso hil eta 83 zauritu dira Kolonbiako Modelo kartzelan. Koronabirusaz babesteko material faltagatik protesta egin zuten presoek, izan ere Amerikako herrialdean jada 231 kutsatu eta bi hildako utzi ditu birusak.
Margarita Cabello, Justizia ministroak “ihes egiteko ahalegin masibo eta kriminal” bat izan dela adierazi du, ez bakarrik Modelo kartzelan, baita herrialde osoko beste hainbatetan ere. Ihes egiteko saiakerak kontrolatu egin direla eta ihesa prestatzeko plana kriminala zela adierazzi du ministroak. “Ez dago altxamendu hori sorrarazteko osasun arazorik”, gehitu du.
Prisoners in the Modelo and the Picota prisons in #Colombia riot and breach the walls after demanding proper #COVID19 containment #prisonstrike #rikersstrikers pic.twitter.com/GzTqiHkDUb
— Occupy Oakland (@OccupyOakland) March 22, 2020
Presoen familiako kideen artean izua zabaldu da, datuak ez baitira zehatzak. “Ziurgabetasuna” dagoela azpimarratu dute, ez baitakite beraien familiako kideak bizirik dauden. Bogotako alkate Claudia Lopezek datu zehatzak eskatu dizkie agintariei, izan ere hainbat bertsio zabaldu dira hildako eta zaurituen kopuruei dagokienez.
Solicito respetuosamente a @MinjusticiaCo @INPEC_Colombia @mindefensa dar información precisa a la ciudad y a familiares de los presos sobre los heridos y fallecidos anoche.
Bogotá exige que el Gob Nacional nos garantice las condiciones de salubridad y seguridad en las cárceles. https://t.co/PtN1W0cHje
— Claudia López 👍 (@ClaudiaLopez) March 22, 2020
Kolonbian 180.000 preso daude gobernuko datuen arabera, kartzelek 70.000 lagunentzako lekua eskaintzen badute ere. Hortik 3.000 inguruk 65 urtetik gora dituzte. Fiskaltzak eta Bogotako Udalak kartzeletan larrialdi egoera deklaratzeko eskatu diote, 60 urtetik gorakoak, arrisku-taldeko biztanleak, babestu eta isolatzeko.