argia.eus
INPRIMATU
Koronabirusak Altsasuko hiru gazte presoen ateratzeko baimena galarazi du
  • Jokin Unamuno, Adur Ramirez de Alda y Oihan Arnanz presoek hiru urte eta erdi espetxean pasa ostean, baimena zuten hiru egunez etxean egoteko. Ordea, osasun krisia dela medio, bertan behera utzi diete kaleratze-baimena. Modu berean, Julen Goikoetxea y Jon Ander Cobek abiatutako izapideak indargabetuta geratu dira.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2020ko martxoaren 27a

Jon Ander Coben ama Amaia Amilibiak aditzera eman duenez, koronabirusa dela eta, Abad eta Urrizola presoek ez dute kartzelara lo egietara itzuliko. Kontrol telematiko bidezko eskuturreko bat ezarri zaie, eta etxean pasako dute konfinamendua.

Aldiz, Zaballan dauden Jokin Unamuno, Adur Ramirez de Alda, Julen Goikoetxea, Jon Ander Cob y Oihan Arnanz presoen egoera gaiztotu da zeharo.