argia.eus
INPRIMATU
Angeluko, Baionako eta Biarrizko ikastola bana itxi dute, bi haurrek positibo eman dutelako
  • Koronabirus proban positibo eman dute Angeluko ikastolako bi haurrek. Seaskak protokoloa martxan jarri du eta Angelukoaz gain Baiona eta Biarrizko ikastola bana ixtea ebatzi dute neurri kautelar gisa. Angeluko ikastolako anaiek harremanak izan zituzten beste bi herrietako ikastoletako guraso eta ikasleekin.

     

Mikel Eizagirre 2020ko ekainaren 29a
Angeluko ikastola

COVID-19aren proban emaitza positiboa eman dute Angeluko ikastolako bi anaia bikiek, Euskal Irratiakek ohartarazi duenez. Seaska Ikastolen Federazioak protokoloa martxan jarri du dagoeneko. Oraingoz, Angelun ez ezik, Baiona eta Biarritzen ere ateak itxi dituzte zuhurtziaz. Seaskak adierazi du ikastoletako irakasle eta langile guztiei testak egingo dizkietela. Ikastolek ikasturteko azken astea zuten hasi berri den hau.