Katakrak Koop57ko zerbitzu-bazkide egin da eta Koop57k 400.000 euroko mailegua eman dio Iruñeko kooperatibari, bere jarduera guztiak garatzen dituen eraikinaren erosketa finantzatzeko.
Koop57k adierazi duenez, "horrelako proiektu komunitarioen alde egiten dugu, eragin positiboa baitute sare sozial eta aktibistetan, bai tokian tokikoetan eta baita beste lurralde batzuetara begira ere. Katakrak Koop57ko bazkide da orain eta horrek, beste eredu ekonomiko eta sozialak bultzatu nahi dituzten pertsonez eta kolektiboz osatutako sare bateko partaide bihurtzea esan nahi du. Burujabetza ekonomikoa gauzatzea eta, aldi berean, etekinen maximizazioaren ordez, pertsonak, ingurunea eta lurraldea aintzakotzat hartzen dituzten eredu finantzarioak bultzatzea". Izan ere, Koop57 zerbitzu finantzario etiko eta solidarioak eskaintzen dituen kooperatiba da.
Elkarlanaren berri eman dutenean, Katakrak-ez zera nabarmendu dute: "Proiektu autonomoa da, diru-laguntzen menpe ez dagoena eta kolektibo askoren topaleku bihurtu dena". Eraldaketa soziala bultzatu nahi dutela azaldu dute eta bere jarduerak bi ardatzetan oinarritzen dituela: "Liburuak, eztabaida ideologiko eta politikoak sortzeko tresna gisa, eta elikadura burujabetza".
"Espazio autonomo eta antikapitalista bat kudeatzen duela" gehitu dute, irekia dena kolektibo eta pertsona desberdinen erabilera sozial eta kulturaletarako.
Mailegu honekin jabetza eskuratuko duen eraikinak kantina, liburu-denda, argitaletxea eta ekitaldi-aretoa ditu.