Proiektu ekonomiko kooperatibo eta sozialak montatzeko formakuntza dispositibo bat da Koop Fabrika. Egungo eredu kapitalista pertsonen esplotazioan oinarrituak daudenez, beste filosofia batean oinarritutako unitate produktiboak behar direlakoan daude, beste gizarte eredu bat sustatzeko oinarri gisa.
Lehen formakuntza fasearen ondorioz, sortu, lagundu eta abian jarriko diren ekintzaileek euren proiektuak aurkeztu zituzten atzo Lakaxita gune autogestionatuan.
Albiste hau Antxeta irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.