argia.eus
INPRIMATU
Kontzentrazioa deitu dute Tuvisako autobusean jazotako eraso arrazista salatzeko
  • Arrazakeriaren aurkako Gasteizko Plataformak deia egin du asteazkenean, 19:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan biltzeko.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2019ko urtarrilaren 15
Argazkia: @ArabakoALEA

Kontzentrazioa deitu du Arrazakeriaren Aurkako Gasteizko Plataformak (Mujeres migradas, Plataforma Antirracista, Amalur, Sareak josten, Gasteizko Mugimendu Feminista, Lumagorri, Talka, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Batera) iragan astean Tuvisako 7. linean jazotako eraso arrazista salatzeko. Mobilizazioa urtarrilaren 16an izango da, 19:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan. 

Sare sozialen bitartez zabaldu duten deialdian jasotzen denez "buseko erasoa jaso zuen laguna babesteko" asmoa du mobilizazioak. 

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.