argia.eus
INPRIMATU
Kontzentrazioa deitu dute asteazkenean Gasteizen De Miguel auziko lekukoarekin elkartasunez
  • Ustelkeriaren aurkako Adi! elkarteak martxoaren 14erako kontzentrazioa deitu du De Miguel auzia salatu zuen lekukoarekin elkartasunez. 11:00etan jarri dute hitzordua epaitegiaren aurrean.

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 13a
Kartel hau eta gehiago zabaldu dituzte deia eginez.

"Ia bederatzi urte iragan dira bere testigantza eman zionetik Arabako fiskaltzari. Ia bederatzi urte salatu zuenetik Arabako Foru Aldundiko bulego batetik xantaia egiten ari zitzaizkiola garaiko EAJ-ko zenbait burukide. Denbora tarte honetan lekukoak jasan dituen mendeku, presio eta deskalifikazio pertsonalak ez dira nolanahikoak izan eta hala ere, datorren asteazkenean berriro emango du (bosgarren aldiz) aurpegia xantaiaren salaketa puntuz-puntu berresteko", adierazi dute prentsara bidalitako oharrean.

"Jakin badakigulako ustelkeria politikoa ez dela ofizioz ikertzen, kaltetutako herritarrak direla afera ilun hauek argitzeko beti lehen pausoa ematen dutenak. De Miguel makro-auzia ere honen erakuslea da, zeren testigu honen salaketarik gabe ez litzateke auzirik egongo".