argia.eus
INPRIMATU
Kontuz: “157 artelan desagertu dira CANen ondaretik, non daude?”
  • CANen ondare historikoa biltzen duen zerrendatik 157 artelan desagertu direla salatu du Kontuz plataformak Iruñean eman duen prentsaurrekoan. Caja Navarra fundazioak orain gutxi argitaratu du bere ondarearen zerrenda, eta Kontuzek dio esku artean duen 2011ko zerrendatik lanak falta direla. Nork dauzkan eta non dauden galdetu dute.

ARGIA @argia 2014ko apirilaren 15

Patxi Zamorak prentsaurrekoan azaldu duenez, aipatu 157 lan horietatik 75ek ez zuten erosketa balorerik, artistek emanak direlako edo erosketa fakturarik ez dutelako aurkitu. Beste 82ak CANek erosi zituen 95.482 euroren truk.

Kontuzek inbentario bat eskatu du, non artelanen informazioa, balorea, argazki bat eta kokalekua argi utziko luketen arduradunek. Artista interesatuek beren lanak ikusteko aukera izatea nahi dute.

Eskandalu berri baten aurrean ote dauden galdetu dute, baita esan ere zurrumurruak iritsi zaizkiela lan batzuk arduradun politiko batzuen etxeetan egon litezkeela.

Ikus #EscandaloCAN traolarekin Twitterren bidaltzen ari diren mezuak.

Ikus Ahotsa.info-k egin duen bideoa, gaztelaniaz.