Ukrainako gerran, langile klasearen aurkako ofentsiba ekonomikoa eta Europako Gobernuaren kontrola salatu dute Kontseilu Sozialistek. Manifestazioa egingo dute ostiralean 19:30ean Baionan eta larunbatean, 18:00etan hasita, Iruñea eta Gasteizen izango dira.
NATOren kontra, gerla eta basakeria kapitalista gelditu lelopean mobilizatzeko deia luzatu dute Kontseilu Sozialistek. Manifestazioa egingo dute gaur, ostirala, 19:30ean Baionan, Herriko Etxetik. Iruñea eta Gasteizen ere manifestaldiak izango dira larunbatean, 18:00etan.
Ukrainako gerran, langile klasearen sektore xumeenak galtzaile izango direla salatu dute, eta enpresari handiek zein Europar Batasunak gerraren kostu ekonomikoa langileriaren bizkar jartzeko politikak indartu dituztela.
NATOri eta gerrari aurkakotasuna adieraztea da mobilizazioen helburua. Gerra inperialistaren eta NATOren aurkako aldarria egingo dute, eta, era berean, informaziorako eskubidea eta langile klasearen aurkako ofentsiba ekonomikoa aldarrikatuko dituzte.