Bizkaiko Armintza eta Bakio lotzen dituen errepidearen inguruan, Jata zabortegitik gertu, topatu dute kontrolatu gabeko isuria, Ekologistak Martxan-eko kideek zabaldu dutenez. Agintariei helarazi diete informazioa konponbidea eman diezaioten. Ertzaintza zonaldera hurbildu da.
Ekologistak Martxan taldeak eskuratutako informazioari esker topatu dute lindano isuria Jata zabortegi inguruan. Equo, Ezker Anitza eta EH Bilduko ordezkari banarekin lagunduta joan dira zonaldera eta han hartu dituzte laginak.
Lindanoa hexakloroziklohexanoaren (HCH) isomero kimiko bat da, iraganean pestizida modura erabiltzen zena. Europar Batasunean 2008az geroztik debekaturik dago, eta bere ezaugarriak iraunkortasuna, toxikotasuna, mugikortasuna eta biometatzea dira.
Barakaldoko HerriKolore herri hedabideak dokumentatu du: