Sarrikoko fakultateko Ikasle Asanbladak kontraekonomia jardunaldiak antolatu ditu, hezkuntza eta ekonomia eredua jorratu eta alternatibak eztabaidatzeko. Martxoaren 6an hasi eta 24an amaituko dira.
"Egungo krisi ekonomikoak agerian utzi du indarrean dagoen sistemak ez dituela jendartearen beharrak asetzen. Kontrara, ezberdintasunak handitu eta herritarrengandik urrutiago eraman du haien etorkizuna hautatzeko gaitasuna", diote antolatzaileek.
"Horregatik guztiagatik, Enpresa eta Ekonomia Zientzien Fakultateak jendartearen eraldaketan erantzukizuna bere gain hartzea espero liteke, bertatik aterako baitira etorkizuneko ekonomilari eta enpresa buruak. Hala ere, Sarrikoko ikasleoi era kritiko eta eraikitzailean pentsatzen erakutsi ordez, egungo sistema betikotzeko pentsamendu ekonomiko bakarra besterik ez digute eskaintzen. Galbahe hegemoniko hori gainditzeko asmoz, Sarrikoko Ikasle Asanbladak hezkuntzaren ahalduntze ariketa egin du, lehenengoz Kontraekonomia Jardunaldi batzuk antolatuz".
Egitaraua:
• Martxoak 6,osteguna, 18:00etan : ‘Eko-Feminismoa’ - Hizlaria: Ainoa Bleye (Ikaslea).
• Martxoak 10, astelehena,18:00etan: ‘Ekonomiaren irakaskuntza eredua’ - Hizlaria: Eguzki Urteaga (Soziologoa eta EHUko irakaslea).
• Martxoak 11, asteartea, 18:00etan: Dokumentala + mahai ingurua: ‘Hezkuntza sistemaren paradigma‘.
• Martxoak 12, asteazkena, 18:00etan: ‘Kapitalismoa: multinazionalen hegemonia’ - Hizlaria: Luismi Uharte (EHUko irakaslea).
• Martxoak 13, osteguna, 18:00etan: ‘Globalizazioa: merkatu 1, 2 aurpegi’ - Hizlaria: Eduardo Bidaurratzaga (EHUko irakaslea).
• Martxoak 17, astelehena, 18:00etan: Arcadi Oliveres ekonomilaria.
• Martxaok 18, asteartea, 18:00etan: ‘Kooperatibismoa eta autogestioa’ - Hizlaria: Jabier Lertxundi (ekonomilaria).
• Martxoak 19, asteazkena, 18:00etan: ‘XXI. mendeko sozialismoa’ - Hizlaria: Nekane Jurado (ekonomilaria).
• Martxoak 20, osteguna, 18:00etan: ‘XXI. mendeko alternatiba: Venezuela’ - Hizlariak: Brigadistak.
• Martxoak 24, astelehena, 18:00etan: Eztabaida: ‘Eta honen aurrean ikasleok zer?’.