argia.eus
INPRIMATU
Kontrabanda eta Tirrit nagusitu ziren Taldekako Xilabaren 4. asteburuan
  • Azaroaren 3an, Hendaiako Bakarxoko eta Donibane Garaziko Luisenia ostatuetan jokatu ziren Taldekako XILABA Xapelketako ligaxken laugarren asteburuko bi saioak.

Bertsozale.eus @bertsozale 2018ko azaroaren 06a

Larunbatean, "Otsoaren 7 umeak" taldeak prestatutako pintxo goxoak jastatu ahal izan zuten Lizeoko ikasleen txarangaren animazioarekin saioa hasi baino lehen, Garaziko Luisenia ostatuan bildutakoek. Luisenia ostatuko gela hotza berehala berotu zuten bertaratu ziren 100 bat lagunek. Zenbaitek saioa xutik entzun behar izan zuen toki eskasez. Bi taldeek agur zirikatzaileekin ekin zioten  saioari tonua emanez. Saio bixi, umoretsu eta hunkigarri baten ondotik, "Kontrabanda" taldea nagusitu zen lehia zinez parekatua izan zelarik. Txalo zarta handien artean agurtu ziren parte hartzaile guziak.

Asteburuko bigarren saioa ere larunbatean ospatu zen Hendaiako Bakarxoko ostatuan. Bakarxoko ostatuak prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izan zuten bertan bildutakoek. Saio hau ere parekatua izan zen, eta "Tirrit" taldeak irabazi zuen "Sasi bertsolariak" taldeko kideekin lehian jardun ondoren.

Hurrengo saioa, azaroaren 9an:

Datorren asteburuan, saio bakar hau jokatuko da: Baigorriko Manexenea ostatuan, 20:00etan, bertso afaria. "Tirrit" taldeak antolatzen du saioa eta gomita "Dilindan" taldeak jasotzen du. Afariarentzak izena emateko telefonoa: 06 31 91 91 12