Martxoaren 15ean, larunbatean laranjaz jantziko dute Donostiako Boulebarra ere Konpromiso Egunean. Ekitaldiz eta gunez beteriko jaialdia antolatu dute Libre dinamikaren baitan lanean aritu diren herritarrek. Beren militantzia politikoagatik Auzitegi Nazionalean epaituak izan diren bederatzi donostiarrei babesa erakustsi asmoz antolatu da.
Herritarren ekarpenarekin egun osoko egitaraua osatu dute. Donostiako Boulebarrean, Trinitate enparantzan, Alde zaharreko kaleetan eta zenbait tabernetan tailer, hitzaldi, kontzertu, haurrentzako txoko eta orotariko ekimenak egongo dira.
Ekitaldi nagusia 13:00tan hasiko da, Boulebarrean egingo den “Baietz Bulebarra bete!” ekimenarekin. Antolatzaileek kale osoa jendez betetzeko nahia azaldu dute, globo-jolas batekin Bulebarra laranjaz margotzeko. Goizeko 11:30etatik aurrera jendea bertaratzen hasteko deia egin dute.
Herritarren ekarpenekin osatutako egitaraua
herritarren ekarpena antolakuntzan ez ezik egunean bertan ezinbestekoa izango delako. “Norbanakoaren konpromisoa garrantzitsua da, inor ez dago soberan” baieztatu dute Libre dinamikako partaideek.
Donostiako auzo ugarik hartu dute parte Konpromiso Egunaren antolaketan. Proposamenak bidali dituzte azken asteotan, eta larunbaterako zutabeak antolatu dituzte, jendea beren auzoetatik jaialdiko guneetara hurbildu asmoz.
Kultur mundutik ere babesa jaso dute: aisialdi, musika, margolari eta bertso munduko hainbat pertsonak ekarpenak egin dituzte.
Oraindik ere zerbait antolatu nahi duenak konpromisoeguna.net helbidera idatzita ekarpena egiteko aukera baduela argitu dute antolatzaileek. Lan txandetarako laguntza ere eskertuko dutela adierazi dute.
Konpromiso Egunaren antolatzaileek herritarrei egun osoko jaialdian parte hartzeko deia egin diete: “Madrilgo Auzitegi Nazionalean donostiar hauekin batera beraien militantzia poltikoa epaitua izan da eta urtetarako espetxeratze zigor mehatxupean daude. Mugitzen ez bagara, espetxeratuko dituzte” adierazi dute Libreko kideek.
Auziperatuei babesa eta elkartasuna erakutsi eta epaiketa politikoen aurkako jarrera azaltzeaz gain, denen artean “egun pasa ederra ospatzeko aukera ederra" dela azaldu dute.
EGITARAUA:
-BULEBARRA:
a) Karpa handia:
-11:00: egunaren hasiera.
-11:00-12:30: haur jolasak, Egiako pailazoak, Kriki eta Kroki pailazoak, puzgarriak…
-12:00: ekitaldi zentralaren prestaketa lana.
-13:00: ekitaldi nagusia: Baietz Bulebarra bete!
-14:30: Bazkari herrikoia.
-15:30 Kanta herrikoiak Ane eta Janirerekin.
-16:00: Ramon Agirre.
-17:00: Dantza ikastaroa Trebeskaren eskutik.
b) Karpa txikia
Erakusketak, mahai-inguruak eta bideo emanaldiak egun osoan: guraso presoen aldeko margolanen erakusketa, Joxean´s Hil Eben film laburraren proiekzioa, Nazioarteko elkartasunari buruzko Askapenaren erakusketa, Palestinari buruzko hitzaldia eta argazki proiekzioa, Piztuk antolatutako bideo tailerra, Festa dezagun, gaurdanik geroa! dokumentala… ta beste hainbat ekimen!
-TRINIA:
17:00: Bertso-pilota saioa
-KONTZERTUAK TABERNETAN
-18:00etatik aurrera kontzertuak Parte Zaharreko hainbat tabernetan: Mikel Karton, Gorantz Erori Proiektuko Antton, Adikune, Madeleine, Argazki Bat Behelainoan, U.K.Bill, Goragaleak, Olatz Salvador…
-BERTSO MUSIKATUA:
-18:30tan Beñat Gaztelumendi, Aitzol Barandiaran, Jon Maia eta Miren Amuriza bertsolariak; gai jartzailea: Unai Gaztelumendi Musikariak: Ixak eta Sierra
-KALEAN:
-12:00: Kantujira
-12:00: Dultzaineroak
-12:00: Alde Zaharreko Joaldunak Bulebarretik abiatuta
-18:00: Xao kale erromeria
-20:00etatik aurrera, pintxo-poteo erraldoia, Eonian elektrotxarangareki