argia.eus
INPRIMATU
Konpresak eta tanpoiak doakoak izango dira Eskozian
  • Eskoziako Parlamentuak hala bozkatuta, hilekorako tanpoi eta konpresak doakoak izango dira bertan. Erabaki hori hartu duen lehenbiziko herrialdea da.

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 27a

Lege berriaren arabera, aipatu produktuan doan eskuratu ahal izango dira leku publiko batzuetan, osasun zentro eta farmazietan adibidez. Urtean 29 milioi euro bideratuko ditu Estatuak, Reuters agentziak jakinarazi duenez.

Parlamentuan egindako aurreneko bozketan, lege berriak jaso ditu aldeko 112 boto, abstentzio bat eta kontrakorik ez. Orain, bigarren fasean, parlamentariek zuzenketak aurkeztu ahal izango dituzte.

Monica Lennon parlamentariaren hitzetan, legea onartzeak Eskozian "mugarria ezarriko du hilekoaren normalizazioan", eta erakusten du Parlamentuak "serio" heltzen diola genero berdintasunari.