argia.eus
INPRIMATU
Konfinamendua ezarriko dute Erresuma Batuan urtarrilaren 6tik aurrera
  • Martxoko konfinamenduaz geroztik ezarri den gogorrena izango da urtarrilaren 6tik aurrera Erresuma Batuan ezarriko dena. Azken asteetan nabarmen egin dute gora positibo kopuruek eta pandemiaren hedapena gelditze aldera, Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak konfimendua ezarri du lurralde osoan. 

ARGIA @argia 2021eko urtarrilaren 05a
Argazkia: eitb.eus

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak martxoan pandemiaren hasieran ezarri zenaren antzeko konfinamendu berri bat iragarri du urriaren 4an. Birusaren hedapen azkarraren ondorioz, konfinamendua otsailaren erdialdera arte luzatuko da, betiere baldintzek ahalbidetzen badute. Konfinamenduak eskolen itxiera dakar besteak beste: astelehenean, urtarrilaren 11n hasi behar zituzten klaseak Gabonetako oporren bueltan. Osasun zerbitzuak gainezka egiteko arriskua dagoela-eta, herritarrei etxean geratzea inposatuko diete asteazkenetik aurrera eta gutxienez, otsailaren erdialdera arte oinarrizko gaietarako soilik irten ahal izango da: erosketak egitera, edo lanerako edo ariketa egiteko baimen batekin. 

COVID-19aren kasuek eguneko 50.000 kopurua gainditu dute azken asteetan, hori dela-eta, Gobernuak berebizikoak diren murrizketak ezarriko ditu urtarrilaren 6tik aurrera. "Pauso berriak eman behar ditugu igoera hori gelditzeko eta bizitzak salbatzeko", adierazi du Johnsonek telebistako hitzaldi baten bidez. Matt Hancock Osasun idazkariak, bien bitartean, kasu berrien igoera zehaztu du: 58.874 zenbatu zituzten urtarrilaren 4an. Ingalaterra hegoaldean atzemandako foku berriaren eta Hegoafrikatik etorritakoaren hedapena izan daitekeela uste dute.