Generalitateko presidente Quim Torrak hainbat neurri proposatu ditu koronabirusaren gaitzari aurre egiteko, tartean, konfinamendu totala. Espainiako presidente Pedro Sanchezekin eta Estatuko beste autonomia erkidegoetako presidenteekin egin duen bideokonferentzian egin du proposamena berriro ere.
Pedro Sanchezek alarma egoera 15 egunez luzatuko duela jakinarazi duen bileran egin ditu eskaera hauek Torrak. Pandemiaren kurba gerarazteko konfinamendu totalaz gain, autonomia erkidego guztien artean osasun materialaren banaketa "garden eta justua" egiteko kriterioak eskatu ditu.
Kaluniako presidenteak denbora darama Katalunia guztiz ixteko eskatzen, eta Espainiako Gobernutik neurria atzera botatzen zaiela salatzen, azkena BBC telebista kate britainiarrean.