Munduko Osasun Erakundeko (MOE) zuzendari orokorra den Tedros Adhanom-ek eskatu du koronabirusari eusteko estatuak hartu zituzten neurriak altxatzeko erabakien oinarrian lehenik "gizakien osasuna babestea" egon behar duela, eta ondoren, "gaitzari buruz dagoen ezagutzan eta bere jokatzeko modua".
Munduko Osasun Erakundeko (MOE) zuzendari orokorra den Tedros Adhanom-ek agerraldia egin du apirilaren 13an. Adierazi du koronabirus kasuen jaitsiera "askoz mantsoagoa" dela mundu osoan hedapenak izan duen abiadura baino eta horregatik "pixkanaka" altxa behar direla pandemiari eusteko ezarri diren neurriak. Neurri hauek altxatzeko erabakiaren oinarrian, lehenik, "gizakien osasuna babestea" egon behar duela eskatu du, eta ondoren, "gaitzari buruz dagoen ezagutzan eta bere jokatzeko modua".
Apirilaren 14an egingo du publiko MOEk estatuei egunerokora itzultzen laguntzeko estrategia. Bezperako prentsaurrekoan aurreratu zuenez, garrantzitsuena litzateke neurriak altxatzen joatea birusaren transmisioa kontrolatuta dagoenean. Hau da, osasun sistemak gai direnean gaixoak detektatu, frogatu eta pertsona horiek bakartzeko.