Amurrioko epaitegiaren aurka 1996an egindako atentatua agindu izana leporatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak Iparragirreri.
Amurrioko atentatua agindu izanagatik ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak zigorra preso gipuzkoarrari, Efe berri agentziak zabaldu duenaren arabera. Frantziako Estatuak 2019an entregatu zion Marixol Iparragirre Espainiakoari, Frantzian ezarritako zigorra osorik bete ostean. Espainian hamabi auzi ireki dizkiote, eta gaurkoa itxitako bederatzigarrena da. ETAko buruzagi izatea leporatuta 1980 eta 90eko hamarkadetan hainbat atentaturen ardura egotzi diote Iparragirreri, eta orotara 250 espetxe urte baino gehiagora zigortu dute jada.