Konbergentzia berrien gune bat, ambaZADa

  • Dena 70eko hamarkadan hasi zen, Notre Dame des Landes eta inguruko herrien biztanleek jakin zutenean beren lurrak aukeratuak izan zirela hegazkinak lurreratzen ikusteko. Laborariak, kaltetuenak, izan ziren mugitzeko lehenak. Beren bizi-modua mantentzeko, etxaldeak okupatu zituzten eta eraikin berriak altxatu. Milurteko berriaren atarian, sozialisten gobernuak aireportu proiektua berpiztu zuenean, haren kontrako komiteak, ACIPAk, aireportuaren aurkako erresistentzia laborari mundutik haratago zabaltzea erabaki zuen.


2017ko apirilaren 20an - 12:22
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bertako biztanleen oposizioa indartsua izan arren, inor ez zen harritu 2008an Estatuak lanei onura publikoko deklarazioa (DUP) eman zienean, eta horrekin baimendu lanen hasiera. Urte berean, "eutsi duten biztanleak" izeneko talde batek deia egin zuen lanen obratzaileek erosi etxaldeak eta lurrak okupatzeko. Neguan, lehen sabotaje ekintzak biderkatu ziren eta zundaketak oztopatu zituzten. Hurrengo urtean, klima-ekintza esparru berri bat sortu zen ZADean, talde eta pertsona desberdinen konbergentzia bilakatu zena. Horrek okupazio dinamika suspertu zuen eta izen berria ekarri: ZAD, erran nahia baita ‘Zone à défendre - Defendatzeko Eremua’. Urte hartan ere sortu zen laborarien erakunde bat, COPAIN, argi eta garbi aireportuari ezetz errateko.

Errotzen ari zena apurtzeko, Estatuak bere polizia bereziak, guardia mobilak, igorri zituen 2012ko udazkenean, "Zesar" deitu operazio erasoan, eta hurrengo udaberria arte saiatuko ziren erresistentzia suntsitzen. Baina okupazioaren mugimendua lekutzeko xedeak huts egin zuen, batez ere milaka pertsonen laguntza heldu zelako; jende eta okupazio berriekin, borrokak beste hedadura bat hartu zuen, gero eta handiagoa.

Gaur jendea irmo dago, eta ekintza modu desberdinak osagai anitzeko bizi moduetan adostu dira. Estatu eta Vinci enpresaren suntsiketa asmoak kolokan dira. Okupazio mugimendua ongi errotu da ZAD-ean, eta elikaduran eta egunekotasunean autonomia materiala garatzeko habitat eta nekazaritzako praktika ezberdinak bideratuak dira.

ZAD beste borroka askorentzat ere erreferentzia toki bat bihurtzen ari da eta borroka asko aldian-aldian hemen gurutzatu dira. Chiapasko populuak eta Rojavakoak, meatze proiektu baten aurkako Navajoak eta Bureko antinuklearrak, berdin Vinci-AGOko sindikalistak ere, denen artean ehuntzen dira loturak.

Euskaldunak ere heldu dira eta haien etorrerak jakin-min zerbait eragin zuen, batez ere identitate kontuen inguruan. Euskaldunak ezaguturik aurkitu ditugu bazterketa eta txobinismoaren kontrako pentsamenduak eta praktikak, beraz, nazionalismoek maite dituzten ez bezalakoak. Iaz, EHZ jaialdira eta Gasteizen Errekaleor auzo okupatura gomitatu gintuzten. Euskal Herriko kultura herrikoi eta errebindikatiboek, ekintzaile sareak eta autogestioko lurralde horretako esperientziek sakondu digute berrien trukatzeko eta bidea elkarrekin egiteko gogoa.

Eta ambaZADa ideia, erran nahi baita leku bat eraikitzea ZADean munduko borrokak errezibitzeko, euskaldunekin bilera horietan sortu da: zapalduen arteko liskarrak baztertzeko eta gainditzeko gure joera gregarioak baztertu nahiz, informazioak, ekintzak, hizkuntzak eta kulturak, esperientziak eta istorioak, iritziak eta sentsibilitateak elkarren ondoan ezartzeko, bakoitzak bere lekua izanik. Auzolan kolektibo bat aurreikusita da uda honetan gauzatzeko; lehen urrats bat nahi dugu, bultzada sendo bat mundu zahar autoritario eta hilgarritik jendarte libre baterantz joateko.

Buruan amets horiek etorriko gara Euskal Herrira apirilaren 25etik maiatzaren 6ra arte, udaberri info-itzuli baten barruan; ZADeko beste biztanle-okupatzaile batzuk Greziara eta Poloniara joango direlarik, baita eta nonahira ere planeta osoan, baldin eta elkarlana eta elkarteak sortzen baitiren, matxinada eta elkartasun loreak edo polena jasotzeko eta trukatzeko.

Gure ezberdintasunen fruituak irabiatu eta haien nektarra partekatzeko, laster erlauntza berria eraikitzeko asmoz!

Camille eta Violette, Notre-Dame-des-Landes ZADeko bizilagun/okupatzaileak dira.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude