Elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko delegaritzaren aurrean pobrezia eta murrizketen aurka. Gaur goizean aurkeztu da diru-sarrera bermatzeko errentaren proiektua bozketara.
Bizkaiko kolektibo sozial ugari batu dira gaur gobernuko egoitzaren aurrean. Lau komun jarri dituzte lurrean eta han eseri dira adierazteko barruko arropan uzten diela neurriek.
Albiste hau Hamaika Telebistak argitaratu du eta CC by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.