Pasa den urtean abiatutako bideari jarraituz, komiki eta ilustrazioen bidez gure munduaz hausnartzera gonbidatu nahi gaituzte Antsoaingo Komiki BooM jardunaldien antolatzaileek. Urtarrilaren 25etik otsailaren 7ra bitartean egingo da bigarren edizioa.
Egitarau oparoa prestatu dute, erakusketak, fanzine tailerra eta komiki aurkezpenak tartean.
Erakusketetako bat Mikel Santos 'Belatz' ilustratzailearen Gerezi garaia komikiari buruzkoa da. Lucio Urtubia militante anarkistaren bizitza jasotzen du lan horrek. Bigarrenak hainbat egileren artean ondutako Guerreras komikia du ardatz.
Bestetik, hiru komiki aurkeztuko dituzte jardunaldi hauetan: Elias Tañoren Dios, Patria, Fueros y Altsasu; Juanarete eta David Tapiaren Frontera de Ordesa; eta Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeren Joana Maiz.