Carles Ponsí komikilari katalanari gertatu zaio, Harrotasunaren Eguna izan berritan. Komikien erreseinak egiten dituen webgune batek esan dio ez dutela komikia aipatuko, “lan ona, dibertigarria eta oso barregarria” izan arren “sozialki tentsio handiko unea bizi dugulako hainbat gai delikaturen inguruan. Gure irakurle gehienak heterosexualak direnez, LGBT komiki baten erreseina egiteak kalte egin diezagukeela uste dugu”.
Webguneko arduradunen hipokresiak arreta ematen du: “Nabarmendu nahi dugu ez dugula inongo aurreiritzirik –adierazten diote komikilariari– eta gustatuko litzaigukeela gizartea horrelakoa ez izatea, baina tamalez webgunean jasotzen ditugun bisitengatik eskuak lotuta gaude”.
Kurioski, LGBT Harrotasunaren Egunaren bueltan jaso su mezua Carles Ponsík. Sare sozialetan salatu du gertatu zaiona, baina ez du webgunearen izena eman nahi izan, “errurik ez duten beste komikilari batzuen erreseinari kalterik ez egiteko”.
Gertatutakoa kontatu duenetik, komikiaren zabalkundean laguntzeko bere burua eskaini du jende ugarik. Sexo Mal da irakurle heterosexualak deseroso sentiarazi omen ditzakeen komikia.