Batzuetan ez dugu jakiten gure hitzen ibilbidea zein izanen den. Koldo Martinez, Geroa Baiko eledunak, Aroztegiako proiektuak hizkuntzan izanen zuen eraginari buruzko txioan erreserba deitu gintuen. Ez zekien komantxeen kanpaldi bat antolatzeko bidea sortzen ari zela.
Pasatu berri den asteburu honetan kanpaldia izan da Baztanen, Aroztegiako komantxeek antolatua. Elizondoko plaza okupatu dute 50 gaztek eta zenbait ekintza burutu dituzte asteburuan barna.
Lekarozko herrian luxuzko hotela, golf zelaia eta 228 etxebizitza egin ahal izateko udalaren nahiaren gainetik egiteko aukera du Palacio de Arozteguia S.L. enpresak, horretarako lehendabizi UPNko gobernuak eta orain Geroa Baikoak, UGPS deituriko tresna erabili baitu, interes orokorrekoa delakoan.
Bi urte bete dira UGPSa onartu zenetik eta obrak hasi ez direnez, Lurralde Antolaketa eta Hirigintzako abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluaren arabera ia kosturik gabe gibelerat egiteko aukera dago. “Hori ikusita, proiektuaren kontrako desadostasuna erakutsi nahi izan dugu, umorez. Proiektuaren aldekoek komunikabideetan dute indarra, guk karrikan”. Halaxe erran du komantxeetako batek.
Ortziraletik iganderat ekintza andana antolatzeaz gain, elkarrekin egoteko, ideiak partekatzeko eta aitzinerat begira zer egin pentsatzeko erabili dute kanpaldia. Ortziralean kanpin-dendaz eta pankartaz bete zen plaza. Asteburua ongi antolatzeko baliatu zuten afaltzeko tenorea, eta larunbaterako prestatu zituzten ekintzak lotzeko.
Igandean Aroztegia ezagutzera joan zirenek ez zuten paisaiaren edertasuna aditu komantxeen ahoetatik, proiektuak izan ditzakeen ondorioak baizik
Larunbat goizean pelotazoaren prozesioa egin zuten Elizondoko karriketan barna. Bertan ageri ziren golf-jokalariak, enpresariak, turista aberatsak eta baztandar zerbitzariak. "Prozesioko bakoitzak bere interes pertsonalaren alde egiten du, proiektuak Baztanen dituen ondorioak kontuan hartu gabe".
Arratsaldean berriz Elizondon barna ibilbide zaratatsua egin zuten. Umorez baina salatuz, proiektuaren alde egin duten hiru baztandarren etxe aitzinean ontziekin asotsa eginez (Virginia Aleman Geroa Baiko parlamentaria eta Baztango alkatea izandakoa, Ruben Ziganda Geroa Baiko zinegotzia eta Eduardo Zubikoa enpresako kideetako bat). Eguna musikarekin akitu zuten, besta giroan: Idoia eta Mikel, Xabaltx eta Tape DJarekin.
Igandean Aroztegia ezagutzeko aukera izan zen. Harat hurbildu zirenek ez zuten paisaiaren edertasuna aditu komantxeen ahoetatik, baizik eta proiektuaren barnean zeinek diren lur eta bide publikoak, zeinek nekazariei desjabetutako lurrak, nolakoa izanen litzatekeen proiektua gauzatuko balitz. Ez zen edertasunaren irudia, Baztan errotik aldatuko lukeen proiektuarena baizik: Baztango hamaseigarren herria, euskara bermatuko ez lukeena, paisaia urbanistikoa eraldatuko lukeena …
Asteburuko nekeak ez die egindako lanaren emaitzak ikusteko trabarik egin: "Gure helburua lortu dugu: elkartu gara, eztabaidatu dugu, indarra hartu dugu eta aitzinerat begira pausuak emateko prest gaude". Hitz horiek erran eta buelta eman ordukoz dena bildua zen, eta Elizondoko plaza hutsik, asteburuko zirimolaren erresto bakarra pankartak: Baztan ez dago salgai.
Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]
Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.
“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.
Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu larunbateko besta egunarekin, erresistentziaren lehenbiziko urteurrenean.
Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu besta egunarekin.
Elkartasunez, hamarnaka herritar elkartu dira Nafarroako Auzitegiaren aitzinean, "herri baten borondatea ezin da epaitu" banderola plazaratuz.
Aroztak Herri Ekimenak jakinarazi du sei pertsona epailearen aurretik igaro beharko direla, Aroztegiako makroproiektuaren aurkako protesten harira. Ekimenak babesa helarazi die, eta mobilizazioak deituko dituela iragarri.
Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak seirehuna euroko isunarekin zigortu ditu Ahotsa.info eta Ekinklik-eko bi kazetari grafiko. Guardia Zibilak dago isunaren atzean; kazetariei leporatzen die agenteak identifikatzea errazten duten irudiak publikatu izana.
Hamar pertsona auzipetu dituzte egitasmoan parte hartzeagatik. "Herri oso baten kontrako erasoa" dela salatu dute, eta "herri gisa erantzungo" dutela ziurtatu.
10 isun hartu zituzten joan den astean Aroztegiko proiektuaren kontrako mobilizazioetan parte hartu zuten herritarrek.
Astelehenean helarazi zizkien Guardia Zibilak deklaratzeko zitazioak. Bi egun lehenago, larunbatean, ehunka pertsonak parte hartu zuten Aroztak taldeak Aroztegiaren aurka deitutako manifestazioan.
Aroztak Herri ekimenak deituta Elizondotik Lekarozera manifestazioa egin dute Aroztegiko makroproiektua gelditzea eskatzeko. Antolatzaileen arabera, 2.500 pertsona inguruk parte hartu dute.
Lekarozko Aroztegiko proiektuak barnean hartzen dituen lau lursail ditu Astiz familiak Telleria auzoan. Enpresarekin bizitako esperientzia kontatu dio Nekane Astizek Ttipi-Ttapari.