Luis Arce Boliviako presidenteak armadaren "mugimendu irregularrak" salatu ditu. Komandante ohi bat La Paz hiriburuan dagoen Quemado jauregia hartzen saiatu da hainbat ibilgailurekin, baina inork ez dio babesik eman eta azkenean atxilotu egin dute.
Egoera politikoa nahasia da Bolivian, 2019an Jeanine Añez senatari ohiak AEBen laguntzarekin estatu kolpea eman zuenetik –gaur egun espetxean dago horregatik–. Boliviak litio erreserba izugarriak ditu, eta horrek mundu mailako multinazionalen interes ekonomikoen jomugan jarri du.
2020an hauteskundeak egin ziren berriz eta beste behin MAS (Moviento Al Socialismo) alderdi aurrerakoiak irabazi zituen, baina ezker zein eskuin, barne zatiketak ugariak dira indar politikoen artean, eta horren adierazle da asteazken arratsaldean bizitakoa.
Juan Jose Zuñiga komandante jeneral ohia –asteartean kendu zuten kargutik– estatu kolpea ematen saiatu da, "preso politiko guztiak" askatzeko aldarrikapena eginda.
Horretarako, La Pazeko Murillo Plazan dagoen presidentearen egoitza, Palacio Quemado eraikina, hartzen saiatu da bere menpeko soldaduak eta ibilgailuak erabilita. Eraikinaren atea zabaldu dute ibilgailuetako batekin, baina ikusirik ez duela babesik lortu Zuñigak azkenean atzera egin du.
Bolivia sufrió hoy el enésimo golpe de estado dirigido por EEUU, que lleva décadas intentando apropiarse de los recursos del pais, entre ellos el litio.
Una parte golpista del ejército rodeó el palacio de gobierno... pero el pueblo boliviano los enfrentó y los hicieron huir.… pic.twitter.com/LPy0loNj7B
— Daniel Mayakovski (@DaniMayakovski) June 26, 2024
Luis Lucho Arce Boliviako presidentea izan da estatu kolpeaz ohartarazten lehenengotakoa, esanez armadaren hainbat talderen "mugimendu irregularrak" zeudela, eta herritarrak "demokrazia defendatzera" deitu ditu.
Evo Morales lider indigena eta presidente ohiak ere lehen unetik salatu du estatu kolpea prestatzen ari zirela, eta horren aurrean herritarrak "mobilizazio nazionalera" deitu ditu. Boliviako sindikatu eta nekazari zein langile konfederazio nagusiek, beren aldetik, greba orokorra antolatu dute berehala.
Arce eta Morales MASekoak dira baina lehian daude elkarren artean –Moralesek asmoa du 2025eko hauteskundeetara aurkezteko–. Sektore evista-k egungo boliviar presidenteari egotzi dio "autokolpe" bat ematen saiatzea.
Moralesen deiari kasu eginez herritar ugari azaldu da Murillo Plazan matxinaturiko militarrei aurre egiteko, eta horiek ke-potoak jaurtita erantzun diete. Presidentea bera Quemado jauregian azaldu da Zuñigari atzera egin dezala eskatzeko.
Arcek armadako komandante berriak izendatu ditu eta, buru berriek militarrei koartelera itzultzeko agindu diete azkenean. Zuñiga atxilotu egin dute horren ondoren. Berekin batera atxilotu dute Juan Arnez Salvador komandante ohia. Moralesek, bien bitartean, mobilizaziorako deia bertan behera utzi du.
BREAKING: ?? Bolivia coup plotter, CIA-backed General Zúñiga EXHIBITED IN HANDCUFFS "We are going to make our country's democracy be respected, whatever it takes." pic.twitter.com/uLL4dmmxj0
— Megatron (@Megatron_ron) June 27, 2024
Estatu kolpe saiakerak ez du armadako gainerako taldeen ez oposizioaren babesik izan eta nazioartean ere lehen unetik arbuiatu dute herrialde ia guztiek, baita AEBek eta Argentinak ere.