Fusilatuen Senideen Elkarteak Franco diktadorearen erregimenak hildakoak omentzeko ekitaldia egin du, Gaztelu gibelean. II. Errepublikaren aldeko aldarria zabaldu dute, halaber.
Iñaki Zabalek eta Maite Menek zuzendu dute omenaldia eta Asier Zabalzaren esku egon da alderdi musikala; 1931n errepublikaren ereserkia izan asmotan sortutako pieza bat interpretatu du. Aurreskua ere dantzatu dute, eraildakoen omenez eta lore eskaintza egin.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra