argia.eus
INPRIMATU
“Kolonizatua Euskal Herria?” hitzaldia antolatu du Ziburuko Baltsan elkarteak
  • Irailaren 25ean 20:30tan hasiko da hitzaldia, Baltsan elkarteak antolaturikoa. Ane Ablanedo eta Eneko Bidegain irakasleak egonen dira hitza hartzen eta galderei erantzuten.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 22a

"Egia, aitortza, erreparazioa" hitzaldi-zikloaren baitan antolaturiko bigarren solasaldia ukanen dute irailaren 25ean, 20:30tan Ziburuko Baltsanen egoitzan. "Kolonizatua Euskal Herria?" galderan oinarriturik, Euskal Herri zapalduari buruz ariko dira solasean Eneko Bidegain eta Ane Ablanedo irakasleak. Jenofa Berhokoirigoin ARGIAko kazetariak luzatuko dizkie galderak, bigarren parte batean entzuleei utziz galderen lekua.

Otsailean antolatu zuten lehen hitzordua "linguizidioa euskararen kontra" hitzaldiarekin.