Bi hamarkada iragan dira Koldo Mitxelena Kulturuneak ateak ireki zituenetik. 1993ko azaroaren 5ean eman zion hastapena 85.000 bazkide, 2 milioi liburu, 500.000 disko eta beste hainbeste film bildu dituen proiektuak. Horrez gain, 200 erakusketa hartu ditu eraikinak eta urtero 100dik gora ekitaldi antolatu dira bertan.
Urtemuga ospatzeko hainbat ekimen antolatu dira eta herritar orori luzatu zaio gonbitea modu libre eta doakoan ekintzetan parte hartzera. Bestalde, Kulturuneko erakustaretoan ikusgai egonen dira hogei urte hauetan eginiko erakusketen katalogo eta bideoak.
Azaroak 6
17:30ean Kukai konpainiaren eskutik “Gelajauziak” kale ikuskizuna.
19:30ean Areto Nagusian Antton Valverde eta Anjel Lertxundiren musika eta poesia errezitaldia: “Hiru L-ak (Lizarralde, Lauaxeta eta Lete)”.
Azaroak 7
18:30ean Ados teatro konpainiaren eskutik “Xuxurlariak” kaleko ekintza.
19:30ean Areto Nagusian Patxi Santamaria eta Napoka Iriak musika poesia errezitaldia Felipe Juaristik prestatutako antologiaren gainean.
Azaroak 12
19:30ean Teresa Calo, Rafael Berrio eta Ainara Legardonek Jon Obesok prestatutako antologiaren musika eta poesia errezitaldia.
Azaroak 13
19:30ean Erakustaretoan Itziar Okarizen eskutik Virginia Woolfen "Gela bat norberarena” performancea eta Asier Zabaletaren “Joan zaretenei adio” dantza emanaldia.