Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak Jon Alonsoren Erretzaileen eremua eta Koldo Izagirreren Rimmel lanak saritu ditu aurten, euskarazko narratibaren eta poesiaren alorreko Kritika Sariekin, hurrenez hurren. Koldo Izagirrek ordea, uko egin dio sariari. Idazlearen ustez, "Euskadi Saria bera baino mekanismo ilunagoz" antolatua dago Kritika Saria. Joan Alonsok ARGIAren Euskal Kulturaren Urtekarian idatzitako Euskadi Sariak artikuluak eta horrek sortutako mugimenduak ere bere erabakian eraginik izan duela azaldu du Izagirrek. Kritika Sariaren irabazleak ez du ez dirurik, ez garaikurrik, ez jakinarazpen ofizialik jasotzen.