argia.eus
INPRIMATU
Koldo Izagirrek kantu hitzez osatutako lana kaleratu du
2006ko apirilaren 04a
'Teilatuko lizarra' liburuaren azala (Argazkia: Susa)

Koldo Izagirrek 1974tik 2006ra idatzitako kantu hitzek osatu dute Teilatuko lizarra liburua. 53 kantu bildu ditu orotara, Susa argitaletxeak kaleratu duen lanean. Batzuk aurretik argitaratuak; beste batzuk lehen aldiz plazaratuko dira orain. Izagirrek gaur (4) aurkeztuko du azken lana, Donostian eskainiko duen errezitaldiaren bidez.