Kolodo Etxegarai Aitzina gazte antolakundeko kidea atxilotu du Frantziako poliziak, bide seinaleen aferagatik.
Bide seinaleen auziagatik deklaratzera deitu zituzten Koldo Etxegarai eta Ieltxu Ostolaza, baina ez ziren aurkeztu. Duela astebete atxilotu zuten Ostolaza –egun berean utzi zuten aske–, eta ostiral goizean atzeman dute Etxegarai Topatu.infok argitaratu duenez.
Aitzina gazte antolakundeko kideek Iparraldeko hainbat herri sarreretan frantses hutsean idatzita zeuden 100 seinale kendu eta trenez Parisera bidali zituzten uztailaren 14an.