argia.eus
INPRIMATU
Koldo Colomoren eta Jose Luis Erdoziaren lanak saritu ditu Euskarabideak
  • Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak antolatutako euskarari buruzko ikerketa linguistikoen lehiaketaren bi irabazleak argitaratu ditu Nafarroako Gobernuak. Koldo Colomo izan da saritua, Hiztegi ttipia. Izarbe eta Mañeru Ibarretako euskal izengoitiak liburuagatik, eta Jose Luis Erdoziaren Nafarroako euskal hizkeretako lexia konposatuak lana. Lehiaketa honen helburua euskararen inguruko lexikografia, dialektologia, toponimia eta soziolinguistikako ikerketak bultzatzea da eta arlo horretan ikertzaileek egiten dituzten azterlanen argitalpena sustatzea.

ARGIA @argia 2021eko uztailaren 06a

Koldo Colomo Garesko euskara teknikaria da eta Hiztegi ttipia. Izarbe eta Mañeru Ibarretako euskal izengoitiak lanean, Mañeruibarko eta Izarbeibarko 425 izengoiti bildu ditu, iturri bibliografiko nahiz dokumentaletatik. Egileak bi ibar horietako ondare onomastikoa bildu du, irakurleari euskarazko erregistro informalerako baliabide lexiko eta linguistikoak eskaintzeko asmoz.

Beste saritua Jose Luis Erdozia euskaltzain urgazlea izan da: Lehengo harenez. Nafarroako euskal hizkeretako lexia konposatuak ikerlanean hiztegietan sarrera nagusi edo azpisarrera moduan, normalean agertzen ez diren bederatziehundik gora lokuzio, esapide edo esamolde, aditz perifrasi eta gainerakoak bildu ditu. Nafarroako euskal hizkeren eremuetako hiztunek erabili izan dituztenak dira, eta horietako zenbait, oraindik erabiltzen direnak.