Deus et machina film laburrari esker irabazi du Koldo Almandoz zinegile donostiarrak Huhezinemako sari nagusia. Goiena saria 1.500 eurokoa da. Fabrikan lan aspergarria duen langilea du oinarrizko gai Almandozen film laburrak. Tucker Dávila Wood-ek ere saria irabazi du Los Perfeccionistas lanarekin.
Aipamen berezia jaso du Ivan Kortazarrek Tesoros lanagatik. Hiru saridunak finalera heldu ziren hamabi zinegileren lanen artean aukeratu zituzten atzo.
Ikasleentzako lehiaketa ere izan zen eta ondokoak izan dira irabazleak:
MU Saria: Peña, oroitzapen bat, bizitza bat (Aitana Duque)
Basque Culinary Saria: Mokaduak (Ainhoa Garcia)
Ikusleen Saria: Bizitzaren gazi gozoak (Izarne Olano)
Aipamen berezia: Etxehuts (Kepa Matxain)