argia.eus
INPRIMATU
Kobratzen ez zuten sukaldarien kasu birala
  • Madrilgo Tommy Mels jatetxeko sukaldariak hilabete kobratu gabe zeramatela salatu zuten ostiralean Facebookera igotako bideo batean. Jatetxeko sukaldean lanean  ari zirela egindako bideoak 1.400.000 bisita eta 27.000 partekatze izan ditu egun gutxian. Enpresak bederatzi langileak kaleratu ditu asteazkenean.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko uztailaren 12a

Hilabete kobratu gabe zeramatela salatu zuten pasa den ostiralean Madrilen dagoen Tommy Mels frankiziako langileek. Langileekiko elkartasun keinuak erakutsi dituzte sare sozialen bidez ehunka lagunek, tartean Iñigo Errejón Podemoseko kideak.

Asteartean frankiziak langileekin bilera egin ostean EEEa aplikatuko dietela eta, beraz, lanik gabe geratuko direla jakinarazi diete. Neurri honen kontra, ostegun goizerako beste bilera deitu diote langileek frankiziari argitaratu duten bideo berri batean.

Sukaldariek eskerrak emateko baliatu dute azken bideo hau: “Babes moral handia jaso dugu. Kazetariak, jendea eta CCOOren aldetik. Mila esker guztiei”.