Kobanetik Estatu Islamikoa bota ostean, sarean ikusgai daude kurduen poza agerian uzten duten bideoak. Irudi hauek ikusteko gune aproposa da YPG Emakumeen Defentsarako Unitatearen Facebook orria.
Irudiok albistea zabaldu eta berehalakoak dira, urtarrilaren 26koak.
Peshmergak Kobanen sartzen, albistea zabaldu berritan.
Autotik grabatutako irudiak, Kobanera sartzen.
Mundu osoko kurduek ospatu dute Kobaneko garaipena.
Kurduek egindako bideo muntaiak ere ugari dira Youtuben, beren poza erakutsiz.
Horrez gain, AFP agentziak Kobaneren suntsiketaren irudiak sareratu ditu, baita Turkian errefuxiatuta dauden kurduen hitzak jaso ere.