Astelehenean Manbij hiria hartu du Turkiaren babesa duen SNA Siriako Armada Nazionalak. Kurduen iraultzaren erreferente nagusia da Kobane, bertan garaitu zuten Estatu Islamikoa taldea orain zortzi urte, Rojavako Iraultzari hasiera emanez.
Kurdiscat atariak jakinarazi duenez, “Turkiak” artilleriaz egin dio eraso Kobane hiriari asteartean. ANF berri agentzia kurduaren arabera, “Turkiako armada eta bere milizia yihadista SNA airetik eta lurretik” ari dira Kobaneri eraso egiten.
Egun bat lehenago, astelehenean, Manjib hiriaren kontrola bereganatu du SNAk. Ordura arte SDF Siriako Indar Demokratikoen eskuetan zegoen hiria. Manjib eta Kobane, bihak daude Siria iparraldean kokatuta, eta elkarrengandik hurbil.
Turkiak “erakunde terrorista” gisa ditu izendatuta SDF bera zein YPG Herriaren Babes Unitateak, Al-Assad garaitu duen azken erasoaldian esku-hartze zuzena izan du, eta Recep Tayyip Erdogan presidentearen bere helburu nagusietako bat kurduen kontrolpeko eremuak bereganatzea da. Erdoganek hainbat aldiz adierazi du Turkiak ez duela etsiko Siria “terroristarik gabe” utzi arte.