argia.eus
INPRIMATU
Estatu Islamiarra KobanĂȘtik kanporatu dute
  • Kurduek Estatu Islamiarra kanporatu dute Kobanêtik (Rojava), 132 eguneko erresistentziaren ostean. Borrokan 1.607 pertsona hil dira, gehienak ISISeko kideak, Públicok argitaratu duenez.

    Borrokalari kurduek Kobanêko Mistenur muinoa askatu zuten joan den astean, eta astelehenean garaipena lortzeko “lau kale bakarrik” geratzen zitzaizkiela esan zuen Emakumeen Babeserako Unitateko (YPJ) komandanteak.

Nerea Ibarzabal Salegi 2015eko urtarrilaren 26a
Mistenur muinoak sinbologia berezia du YPJko borrokalarientzat. (Arg: Emin Ozmen)

Kobanê Estatu islamiarraren eskuetan ez erortzeko borrokan aritu da 2014ko irailean lehenengo erasoak jasan zituztenetik, eta emakumeek gidatzen dute bertako erresistentzia.

Asteartean KurdisCat-ek YPJren komunikatu bat zabaldu du, Kobanê guztiz askatu dutela jakinarazten duena.

"Herri guztiak askatzea da gure nahia"

YPJko Meryem Kobanê komandantearen hitzak bildu ditu Firatnewsek. "Gure borroka ez da Kobanên amaitzen. Herri asko daude oraindik askatzeko, eta ISISen taldeak suntsituko ditugu, dauden lekuan daudela". YPJren lehentasuna beraien herriak askatzea dela adierazi du.

Kobanê Estatu islamiarraren eskuetan ez erortzeko borrokan aritu da 2014ko irailean lehenengo erasoak jasan zituztenetik, eta emakumeek gidatzen dute bertako erresistentzia.