argia.eus
INPRIMATU
Klimak lurraren ardatza lekualdatu du
  • Ipar eta hego poloen kokapena ez da estatikoa, ez aldaezina. Txinako Unibertsitateak egin berri duen ikerketa batek erakutsi du poloetako izotza urtzeak Lurreko ur masaren birbanaketa ekarri duela eta ondorioz, lurraren pisua lekualdatu denez, ardatza ekialdera mugitu dela. Poloetako izotza urtzeak ez du erabat azaltzen ardatzaren lekualdaketa, ordea: nekazaritzarako lurpeko ura kopuru izugarritan ponpatzeak ere izan du bere eragina.

ARGIA @argia 2021eko apirilaren 27a
1990eko hamarkadako inflexio-puntua: Alaska, Groenlandia, Hegoaldeko Andeak, Antartika, Kaukaso eta Ekialde Ertaineko glaziarren urtzea bizkortu egin zen 1990eko hamarkadaren erdialdean. Honek eragin zuen batez ere Lurreko poloen desplazamendua azkartzea, 26 ° ekialdera, 3,28 milimetroko tasan (0,129 hatz urteko). Mapako kolorearen intentsitateak erakusten du lurrean bildutako uraren aldaketek (izotz formakoak, batez ere) non izan zuten poloen mugimenduan eraginik handiena 2004ko apiriletik 2020

Ipar Amerikako AGU erakundearen aldizkaria den Geophysical Research Letters aldizkariak argitaratu du ikerketa . Bertan azaltzen denez, ipar eta hego poloen kokapena ez da estatikoa, ez aldaezina. Lurraren ardatza, edo zehatzago izateko marra ikusezin hori ateratzen den lurgaina, beti dago mugimenduan, zientzialariek erabat ulertzen ez duten prozesuen ondorioz. Lurra planetan ura banatzen den moduak badu bere eragina mugimendu honetan. Ikerketa hau Txinako unibertsitateak sustatu du, uraren eta mugimendu polarraren arteko harremana aztertzeko.

"Lurra berotzeak eragin zuen 1990ean glaziarrak azkarrago urtzea eta ondorioz behar beste ur birbanatu zen, poloetako desplazamendua norabidez aldatzeko, ekialderantz" adierazi du Shanshan Deng Txinako ikerlariak, zeina den Geophysical Research Letters-ek argitaratu duen ikerketaren egileetako bat.

"Lurra ziba bailitzan biratzen da ardatzaren inguruan" azaldu du Vincent Humphrey Zuricheko zientzialariak. Zibaren pisua mugitzen bada, ziba makurtzen hasiko litzateke, bere biraketa ardatza aldatu ahala. Gauza bera gertatzen zaio Lurrari, bere pisua eremu batetik bestera aldatzen denean.

Zerk eragiten du poloen mugimendua?

Ikertzaileek ikusi dute Ipar Poloan egon diren azken mugimenduak hainbat faktorek eragin dituztela. Horietako bat da, Lurreko ura pilatzerakoan egondako aldaketak: Lurreko ur guztia, glaziarretan izoztutakoa eta kontinenteen azpiko lurpean pilatutakoa barne, galtzen ari da urtzen doalako eta urpeko ura ponpatzen delako.

Ikerketa hau egin dutenek uste dute ur galera honek ekarri duela azken bi hamarkadatan poloen kokapen aldaketa. Eta 1990eko hamarkadan izan ziren aldaketak ere honi lotuta al zeuden jakin nahi izan dute. Izan ere, 1995ean poloen desplazamendua aldatu egin zen hegotik ekialdera. 1995etik 2020ra azkartu egin da poloen desplazamendua, 17 aldiz azkarragoa izan baita 1981etik 1995era izan zuena baino.

Glaziarrak galtzearen eta nekazaritzarako ura ponpatzearen ondorio

Suxia Liu hidrologoa da Txinako Unibertsitatean, eta ikerketa honen beste egileetako bat ere bada. Ondorioetako bat izan da poloetako uraren galera izan dela poloen mugimendua eragin duen faktore nagusia.

Baina poloen urtzeak bakarrik ez du eragin ardatzaren desplazamendua: poloetatik kanpoko zonaldeetan ura pilatzeak ere badu bere eragina, adibidez, nekazaritzarako lurpeko ura modu jasangaitzean ponpatzeak. Humphrey-ren ikerketek erakutsi dute ur masan aldaketa handiak izan direla Kalifornia, Texas iparraldean, Beijingen eta India iparraldean, eta horietan denetan nekazaritzarako ur kantitate handiak ponpatzen dituzte lurpetik.

Zer ondorio ditu bizitzan?

Humphrey-k zera adierazi du: "Ikus dezakegu ur masaren aldaketak zein indar duen, Lurraren ardatza aldatzeko bestekoa". Baina ardatzaren aldaketa hau ez dela eguneroko bizitzan eragiteko bestekoa azaldu du. Egunaren iraupena aldatu dezake, baina milisegundotan baino ez.