argia.eus
INPRIMATU
Klima krisia finantzatzen ari diren bi banku nagusiren sarbideak blokeatu dituzte ekintzaileek Zurichen
  • Suitzan 30 klima ekintzaile atxilotu dituzte astelehenean, herrialdeko bankurik handienetako biren sarrerak blokeatzeagatik Zuricheko auzo finantzarioan. Klimaren alde mobilizazioak eta desobedientzia zibila praktikan jartzen duen Collectif Breakfree Suisse taldearen ekimena izan zen.

ARGIA @argia 2021eko abuztuaren 04a
Manifestariak bidoia baliatuz sarrera blokeatzen.

"Edo erregai fosiletan inbertitzeari uzten diote, edo suteak, goseteak, lehorteak eta uholdeak geroz eta gehiago izango ditugu", adierazi zuten, Democracy Now gunean irakur daitekeenez.

"Ez gaude hemen babuak edo egiteko ezer ez dugulako. Hemen gaude ez dakigulako jada zer egin. Bi urte daramatzagu klima krisiaren aurka borrokan", adierazi du Stephanie Wyss taldeko kideak.

Ekintzaileek UBS eta Credit Suisse bankuen sarrerak blokeatu zituzten.
Bankuen herrialdean banketxe sistemaren aurka borrokan

Collectif Breakfree Suisse taldeak dozenaka ekintza egin ditu klima krisia eragiten duten politikak finantzatzen. Bere webguneko atal honetan ikus daitezke xehetasunekin azalduta.

"Odolez zikinduriko dirua".
"Zuen bankuak zigortzen gaitu".
Roger Federer tenis jokalariari klimaren aurka kokatzeko protesta.
Klimaren aldeko greba.