Jendartean eraldaketa bultzatzea eta alternatiba sozioekonomikoez hausnartzea helburu duen animazio web-seriea abian jarriko dute datorren asteartetik aurrera Bira Produkzioak-en eskutik.
Tokiko merkataritza, energia berriztagarriak, parte hartzea, berdintasuna eta integrazioari buruzko mezuak helaraziko dituzte, aurki sareratuko duten Klik! web-seriean. Bira Produkzioak-ek ekoitzia, alternatiba sozioekonomikoen inguruko gaiez haunarketa eragin nahi dute bideo laburren bidez, "umorea eta pop kulturako elementuak" uztartuz.
Nekane eta Gurutz izeneko bi hernaniar dira serieko protagonistak eta lehen atalak Internet bidezko aplikazioetan edota merkataritza-gune erraldoietan kontsumitu beharrean, tokiko merkataritza txikian kontsumitzeaz hitz egiten du. Hona hemen zabaldu duten trailerra:
Martxoaren 16an estreinatuko da seriea Youtuben lizentzia librean eta astero bina atal argitaratuko dituzte 3 minutukoak. Bost atal dira denera.