argia.eus
INPRIMATU
Klase feminismoa lantzeko jardunaldiak antolatu ditu Jarki antolakundeak iraileko lehen asteburuan
  • Asteburu honetan, irailak 4 eta 5, klase feminismoarekin lotutako hitzaldi eta solasaldi ugari antolatu ditu Jarki Antolakunde Iraultzaileak. Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean izango dira jardunaldiak.

Hala Bedi @halabedi 2021eko irailaren 02a

Klase feminismoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Jarki antolakundeak iraileko lehen asteburuan. Hitzaldi, solasaldi eta ekitaldiek osatzen dute, besteak beste, egitaraua eta Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean egingo dira. Horretaz gain, kontzertu akustikoa izango da gaztetxean larunbatean. Espazio bietan aforoa mugatua izango da, jendea iritsi ahala, bete arte.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Jarki Antolakunde Iraultzaileak askotariko zapalkuntzen aurka borrokatzeko helburua du eta horietako bat da emakume langileen zapalkuntza. Horren aurrean erantzuna emateko nahitaezkotzat dute zapalkuntza horrek zertan datzan ulertzea, eta helburu horrekin antolatu dituzte jardunaldiak.

Jardunaldien programazioa

Irailak 4, larunbata

10:30 Harrera eta aurkezpena.

11:00 Emakume langilearen auzia. Jarki antolakunte iraultzaileak emakumearen zapalkuntzaren inguruan duen posizionamendua azalduko da.

16:00 Euskal langile andreak: lana, bizi estrategiak eta baldintzak XX. mendean zehar. Lurdes Rodriguez Landak emanda.

18:00 Emakume langileen ekarpena Euskal Herriko langile borrokari. Emakume langile ezberdinek Euskal Herriko lan arloko borroka ezberdinen esperientzien inguruan hausnartuko dute: Martxoak 3, Adinekoen Egoitzak eta Garbiketa.

20:00 Kontzertu akustikoa Gaztetxean

Irailak 5, igandea

11:00 Hiri edo herri baten analisi feminista. Maribel Egizabal Suarezen eskutik.

12:30 Gaueko sorginak. Emakume sobietarren borroka. Josetxo Otegi Arrugaetak emanda.

16:00 Emakumea eta kartzela. Rosi Arana, Agurtzane Ezkerra eta Eider Uruburu emakume preso ohien parte hartzearekin.

18:30 Ekitaldi politikoa