argia.eus
INPRIMATU
Gazteek gazteentzat eginiko ‘Klak’ hedabide berria aurkeztu eta crowdfunding kanpaina abiatu dute
  • Bi bideorekin aurkeztu dute lehenik eta behin Gaztesareak, eta ondoren Topatuk utzitako hutsunea betetzeko asmoz datorren hedabide berria: Klak. Horretarako diru bilketa kanpaina jarri dute abian eta 7.000 eurotara heltzea jarri dute helburu. Euskal Herri osoko albisteak jasoko dituztela jakinarazi dute eta euskara hutsean izango da hedabide digital feminista hau.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2020ko abenduaren 09a

"Buruarin batzuk omen gara, ez omen dugu kontzientziarik, ez omen dugu ingurukoengan pentsatzen. Egunean titular bat, bi, hiru… arduragabeak, mimatuak, alperrak… Guri buruz ari dira behin eta berriz. Titular guztiak guri buruz dira, baina ez digu inork ezer galdetu. Ahotsa kendu digute bai, baina inoiz eman al digute ala? Ez al genuen aspaldi ikasi gure kabuz hitz egiten? Irratiak itzali eta mikrofonoak pizten, Telebistak estali eta kaleetara jeisten? Eta esateko? Denetik dugu esateko".

Hitz horiek aurkituko ditu klak.eus helbidean sartzen den herritarrak. Bertan zintzilikatu dituzte asteazken honetan publiko egin dituzten aurkezpen bi bideoak. Batetik aurkezpen orokorra:

 

Eta bestetik, hedabidean nondik norakoak xeheago azaltzen dituen bigarren bideoa: