Erresuma Batuko Dina Asher-Smith zen Munichen jokatu berri diren Europako Atletismoko Txapelketan 100 metroko lasterketa irabazteko hautagai nagusia, baina azkena egin zuen. BBC hedabidearen elkarrizketan aditzera eman du hilekoaren eraginek zaildu ziotela lasterketa eta kirol zientzietatik zikloa gehiago ikertzeko eskatu du.
Abuztuaren 16an jokatu zen 100 metroetako finala eta zangoko kalanbreen ondorioz herrenka amaitu zuen lasterketa Dina Asher-Smithek. Baina ondoren, abuztuaren 26an jokatuko zen 200 metroetako finalerako sailkapen lasterketan azkarrena izan zen eta hori lortu ostean adierazpen hauek egin zizkion BBC hedabidearen kirol kateari:
"[hilekoa] Kiroleko gai handi bat da emakumeentzat"
"Nik uste dut jende gehiagok ikertu behar duela kirol zientziaren ikuspegitik".
"Batzuetan, ibilbide sendoa duten neskak ausaz amiltzen ikusten dituzu, eta barrutik benetan borrokan ibili dira".
"Finantzaketa gehiagorekin egin liteke, gizonen kontua balitz gauzei aurre egiteko milioi bat modu ezberdin izango genituzkeelako".
"People don't always talk about it... if it was a men's issue we'd have a million different ways to combat things"
GB sprinter Dina Asher-Smith calls for more period sports science after her menstrual cycle causes her to pull up with cramp in 100m finalhttps://t.co/hWvN8pOXnX pic.twitter.com/ZcFCthifp9
— BBC News (UK) (@BBCNews) August 19, 2022