argia.eus
INPRIMATU
Kalean kirola egitea baimenduko du Espainiako Gobernuak maiatzaren 2tik aurrera
  • Koronabirusaren aurka hartutako neurriek hurrengo astean emaitza ona ematen jarraituz gero, konfinamendua arintzeko beste neurri bat indarrean jarriko du Espainiako Gobernuak: tarte batez kalera kirola egitera ateratzea.  Hala iragarri du Espainiako Gobernuako presidente Pedro Sanchezek gaurko prentsaurrekoan.

Axier Lopez @axierL 2020ko apirilaren 25a

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek gaur iragarri duenez, maiatzaren 2tik aurrera etxetik kanpora ateratzeko aukera izango da ariketa fisikoa egitera, baita elkarrekin bizi diren pertsonak batera ibilaldiak egitera ere, betiere COVID-19ren bilakaerak "ona izaten jarraitzen badu".

Maiatzaren 2ko neurria indarrean jarriz gero, ondoren ere "beste bat etorriko da, astebete geroago, pandemiari orain arte bezala aurre egiten badiogu. Maiatzaren 2tik aurrera jarduera fisiko indibiduala eta ibilaldiak egiteko aukera izango dugu ", adierazi du Moncloan larunbat honetan egindako agerraldian.

Joan den asteazkenean Espainiako Diputatuen Kongresuk alarma-egoeraren hirugarren luzapena onartu zuen kritika gogorren artean. Talde parlamentario ia guztiak kritiko agertu ziren gobernuaren kudeaketarekiko. Neurri berria iragarri du indarrean sartuko den lehen arintze-neurriaren bezperan egin du: 14 urtetik beherako haurrek igandean izango dute aukera, lehen aldiz sei astetan, aire zabalera paseatzera ateratzeko.