Behobia-Donostia lasterketa egin nahi duela eta entrenatzen hasi behar duela esan zion Itxaro Mendizabalek 7 urteko alabari. Eta haren erantzunak kezkatu zuen: “Ama, zuk ez duzu kirolik behar, ez daukazu grasa nik bezala”.
Mendizabal saiatu zen azaltzen kirola ondo egoteko egiten dela, hezurrak, gorputza eta burua ondo egoteko, ez dela grasa kentzeko bakarrik. Horretaz idatzi du Guraso.eus blogean, eta Bergarako Txapa irrati libreko lagunei ere eman dizkie azalpenak.
Elkarrizketa hau Arrosa Sareak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu gurera.
Pertsonok ze erraz epaitzen dugun aldamenekoa (edo aldamenekoa ez dena). Norberarenak izan ezik, gainontzeko guztiak ematen du erraza. Berehala bilatzen diogu irtenbidea besteenari. Eta ze zaila den norberak barruan duena kudeatzea. Askotan, pertsona konkretu batzuk idealizatzen... [+]
Euskal Herriko pilota selekzioa aldarrikatu du dozenaka pilotarik Hendaian egindako ekitaldi batean. Erabakia larunbatean, Hendaiako Beltzenia pilotalekuan egindako ekitaldi batean ezagutzera eman zuten.
Lurrean zela, polizia batek Realeko zaleari ostikoa jo ziola ikus liteke Ertzaintzak bere ikerketan erabilitako bideoetako batean, Noticias de Gipuzkoa-k zabaldu duenez. Martxoan, Realaren eta PSGren arteko Donostiako futbol partidaren testuinguruan izandako istiluetan zauritu... [+]
Funtsezko konpetentzietatik ezabatua, Berritzeguneen birmoldaketan zokoratua, ordu kopuruetan gutxietsia... Heziketa fisikoak EAEn garai txarrak bizi dituela eta administrazioak baztertuta dituela salatzera etorri da ARGIAra Luis Larrañaga “Pizti” heziketa... [+]
L'Ëquipe kirol egunkariak argitaratu du manifestua igandean. Besteren artean, Jo-Wilfried Tsonga eta Marion Bartoli tenislari ohiak eta Marie-José Perec atleta ohiak daude sinatzaileen artean.
Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]
John Weissman sionista Sadarrera joatekoa zenean, Palestinarekin elkartasunez argitaratu zuen mezu bat Indar Gorrik. Adierazpen horiekin lotuta, pertsona bat auzipetu du Espainiako Poliziak, iritzita gorroto-delitu bat egon daitekeela.
Mario Lopezek lau herritarri jarritako salaketa artxibatu egin du epaileak. Sare sozialak eta kaleak protestaz bete ziren, saskibaloi jokalari batek salatu zuenean Lointek Gernikako kirol entrenatzaile Mario Lopezek sexu gehiegikeriak egin zizkiola. Bueltan, Lopezek lau... [+]
Aste batzuk igaro dira zoramen kolektibo zuri-gorritik eta, bai, badakit, azken ordukoa ez izateaz gain, gaiarekin gogaituta gaude gutariko asko. Gaur dut, ordea, artikulu hau idazteko data eta tabarra mundialaz geroztik nabil hurrengo hitzok idazteko, oihukatzeko, goitikatzeko... [+]
Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]
Hamar urte dira Donostiako Herrera auzoko emakumeen pala txapelketa abiatu zutenetik. Mozkor Frentekideok txapelketa 1987. urtean sortu zen, baina 2014an emakumeek harmailak utzi eta frontoiaren erdigunea hartu zuten.
Euskal herritar gehienak bezala, Athleticen alde nengoen ni lehengoan, zalantzarik gabe. Euskal herritar gehienak bezala? Beharbada ez dago hain argi hori. Gipuzkoa aldean zer uste duten alde batera utzita –denetarik izango da, noski–, gehiegi bilatu gabe gazte... [+]
Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)